XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Adierazitakoak garbi erakusten du talde horietan lan egiten dutenen esperientziak bermeak eskaintzen dituela. Azpimarragarriak dira Vitoria-Gasteizko Udalaren kasua, bertako postura atxikitako profesional guztiek bazutelako lehendik lan esperientzia haur eta nerabeekin, eta Gipuzkoako Aldundiarena, taldeko teknikari guztiek lan esperientzia bazutelako atxikitze unean haurren alorrean edo gizarte laguntzako beste alor batzuetan.
2. Postuen izaera iraunkor edo aldi batekoari dagokionez, Arabako Foru Aldundiko taldearen kasua aipatu behar da, bertan 12 teknikari profesional postuetatik bost, sortuta egon arren, aldi baterako okupatuak eta oposaketa lehiaketa bidez betetzeke baitaude
3. Teknikari taldeen osakera generoaren ikuspegitik aztertzen bada oreka gutxikoa dela ikusten da. Profesional gehienak emakumeak dira: 9tik 8 Vitoria-Gasteizko Udalean, 12tik 10 Arabako Foru Aldundian, 10etik 8 Gipuzkoan eta Bizkaiko haurtzarorako taldeko teknikari guztiak
4. Haurtzarorako taldeetako profesionalen titulaziorik ohikoenak gizarte lanetakoak eta psikologiakoak dira. Talde bakoitzak pedagogo bana dauka, gainera. Araban gizarte heziketako diplomatuak ere badaude, Gipuzkoan eta Bizkaian aldiz dibertsifikazio handiagoa daukate plantiletan: filosofian lizentziatu bat eta logopeda bat daukate lehenengo kasuan, eta soziologian, zuzenbidean edo kriminologian ezpezializatuak bigarrenean.
Titulazio akademiko ezberdinetako jendea egotea hasiera batean onuragarria gerta daiteke, kasuak ikuspegi diziplinarteko batetik aztertzeko aukera ematen duelako, kasuak errealitateari buruzko azalpen osoago bat emanez.
Esan behar da haurtzarorako taldeek oso gutxi hartzen dutela parte kide berrien hautaketan. Izan ere, haurtzaro arduradunek prozesu horretan daukaten partaidetza profesional berriak eskatzera eta horientzako perfila proposatzera mugatzen da.